Mezuak

Ekainak 5, igandea. URREAGAKO HAITZA, Bedaio.

Irudia
  Kaixo mendizaleok! Datorren igandean, ekainak 5,  URREAGAKO HAITZA  ezagutzera joango gara,  Bedaio tik abiatuta. "Askorentzat ezezaguna den Tolosako auzo txiki bezain eder honek, ibilbide zoragarria eskaintzen digu Arrubi eta Balerdi mendien magaletan. Hainbat laborantzaz eta baserriz osatutako paisaia dugu Bedaio ingurukoa. Garai bateko herrixken adibide da. Balerdiren itzalpean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugara hurbilduz, Aralarrek Nafarroa aldetik duen ikuspegi bortitz bezain liluragarriaz gozatuko dugu. Azkarate gertuen hartuta Araitz bailara izango dugu parez pare, Zarateko Lepotik. Balerdi mendiaren handitasunak hunkituta, basoetan eta zelaietan barrena eramango gaituen ibilbidean jarraituko dugu." Ibilbidea zirkularra da eta haur eta guraso, elkarrekin egiteko modukoa. Igandean,  goizeko 9:00tan elkartuko gara  Urretxuko frontoian. Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak ekartzea eskertuko genuke. Ezin ezean, lasai etorri, normalean

ESKOLARTEKO IBILALDI NEURTUA, Azpeitia. ARGAZKIAK.

Irudia
 Eguraldia lagun, goiz ederra pasa dugu gaurkoan ere! Horra argazkiak. Mila esker Azpeitiko Lagun Onak mendi taldeari antolakuntza bikainarengatik!!

Maiatzak 8, igandea. ESKOLARTEKO IBILALDI NEURTUA, Azpeitia.

Irudia
Kaixo mendizaleok! Datorren igandean, hilak 8, AZPEITIA ko inguruetara joango gara,  Gipuzkoako Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Elkarteak antolatu duten eskolarteko ibilaldian pate hartzeko. Oraingo honetan Urola bailarako eskoletako haurrekin egingo dugu goiz pasa. Ibilbidea Azpeitiko Plaza Nagusian hasi eta Arauntza mendira abiatuko da.  I bilbidea zirkularra da eta haur eta guraso, elkarrekin egiteko modukoa. Igandean,  goizeko 8:15etan elkartuko gara  Urretxuko frontoian.  Azpeitian irteera 8:30-9:00 bitartean izango bait da. Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak ekartzea eskertuko genuke. Ezin ezean, lasai etorri, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan. Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako  oinetako eta arropa egokiak  eraman, baita aldatzekoak ere; goiza pasatzeko  ura eta janaria . Izen ematea maiatzak 5 osteguna rako egitea eskertuko genuke,  Azpeitiko antolakuntzari lana erraztu eta parte hartzail

Martxoak 13, igandea. HERNIOZABAL, Albiztur.

Irudia
Kaixo mendizaleok! Datorren igandean, hilak 13,  HERNIOZABAL  mendira joango gara, Albizturreko Urkizu auzotik abiatuta. Bertatik inguruko ikuspegi paregabea degu, kostaldea ere ikusten delarik. Itzulerako bidean, Mendikuteko erdi aroko gaztelua zenaren aztarnak bisitatzeko aukera izango dugu ere. Ibilbidea zirkularra da eta haur eta guraso, elkarrekin egiteko modukoa. Igandean,  goizeko 9:30tan elkartuko gara  Urretxuko frontoian. Ohiko moduan, gure kotxeetan joango gara, horregatik ahal duenak ekartzea eskertuko genuke. Ezin ezean, lasai etorri, normalean nahikoa toki egoten bait da konpartitutako kotxeetan. Ez ahaztu ohiko gomendioak: mendian ibiltzeko eta garairako  oinetako eta arropa egokiak  eraman, baita aldatzekoak ere; goiza pasatzeko  ura eta janaria . Izen ematea martxoak 11 ostiralarako egitea eskertuko genuke,  gainzuri.mendia@gmail.com  helbidera idatziz (parte hartzaile kopurua eta haurren adina adierazi), txangoa aurrez modu egokian prestatu eta antolatu ahal izateko.

ALLEKOPEKO BASOA, Lizarrusti. ARGAZKIAK

Irudia
Allekopeko basoaren babesean goiz ederra pasa dugu gaurkoan ere. Horra argazki batzu.